Victoria eugeniaren irudi berria



Descargar 32,9 Kb.
Fecha de conversión20.03.2017
Tamaño32,9 Kb.






VICTORIA EUGENIAREN IRUDI BERRIA


Victoria Eugenia Antzokirako proposatutako logotipoa eraikina eraberritzearekin batera hasten den etapa berriari dagokio.
Logotipo moderno eta estilizatua da. Piktrogramak modu ausart eta dinamikoan irudikatzen ditu antzokiaren plateako jarlekuak, agertokitik ikusita, etapa berri honetan disziplina anitzetarako dagoen asmoa azpimarratuz, era guztietako arte eszenikoak hartuko baititu. Jarlekuok aukeratu ditugu elementu bateratzaile gisa; izan ere, zinea, dantza, opera, antzerkia eta musika, denei dagozkie. Piktograma irekia da, ia abstraktua, oso erakargarria, denen esku jarritako kalitatezko arte eszenikoentzako espazioa partekatzera gonbidatzen duena, atzean utzita antzokiaren aurreko aldiaren izaera elitista eta “adituentzakoa”, jardueren programazioa askotarikoa eta maila handikoa izango baita.
Piktogramaren oinean “Victoria Eugenia” testua dago, zeinarentzat letra larrizko tipografia aukeratu baita, irakurgarria eta sinplea, “antzokia” hitz marra indartsu eta nortasun handiz eginarekin jokoan. Tipografien artean dagoen joko horrek, klasikoaren eta modernoaren, instituzionalaren eta pertsonalaren artekoak, antzoki guztiz eraberritua irudikatu nahi du: donostiar guztiek ezaguna duten kanpoko arkitekturari eusten zaio baina barrualdea ahalbide berriz horniturik du, hartara espazio klasiko baten erabilera modernoa lortuko baita. Klasikoaren eta modernoaren arteko hartu-eman hori areagotu egiten dute Victoria Eugenia Antzokiaren irudi korporatiboa eratzen duten elementu grafiko eta komunikaziozkoek (karteleria, katalogoak…).
Antzokia Udalaren Kultura Patronatuaren mende dagoenez, urdin distiratsua aukeratu da antzokiaren izenarentzat, horrek izaera instituzionala eta oso donostiarra ematen baitio. Piktograma eta “antzokia” hitza beltzez jarrita, berriz, neurritasuna eta oreka adierazten dute, hala baitagokio kalitatezko kulturarako eta kongresu eta erakusketak egiteko den espazio multidisziplinarioari.
Victoria Eugenia Antzokiarentzat proposatzen dugun irudi berriak antzokiak zabaldu nahi duen izaera berritzaile, gaurko eta dinamikoa komunikatu nahi du. Denentzako antzokia, programazio zaindu eta askotarikoarekin, eta era guztietako ikus-entzuleei irekia.

LA NUEVA IMAGEN DEL VICTORIA EUGENIA

La imagen del Victoria Eugenia responde a la nueva etapa que surge de la renovación y reforma del edificio, así como el objetivo de sus gestores por dotarle de una nueva orientación.


Con un trazo moderno y estilizado, el pictograma representa de forma audaz y dinámica la platea del teatro desde el punto de vista del escenario, subrayando la vocación multidisciplinar de esta nueva etapa, que acogerá todo tipo de artes escénicas. Hemos elegido la platea como elemento unificador que aglutina tanto la cinematografía como la danza, la ópera, el teatro o la música. Y, sobre todo la platea, porque es algo que caracteriza a un espacio como el Victoria Eugenia frente a otro tipo de auditorios y que otorga al espacio una característica fundamental: la proximidad. La platea envuelve el escenario… como el teatro Victoria Eugenia está llamado a envolver la oferta cultural de la que podremos disfrutar los guipuzcoanos y visitantes.
Es un pictograma abierto, casi abstracto, muy atractivo, que invita a compartir un espacio para las artes escénicas de calidad accesible para todos, superando el carácter un tanto elitista de la etapa anterior del teatro, gracias -sobre todo- a una programación de eventos amplísima y de alto nivel.
El pictograma descansa sobre el texto "Victoria Eugenia", para el que se ha elegido una tipografía en mayúsculas, legible y sencilla, que dialoga con la palabra "antzokia" escrita a mano con un trazo enérgico y de gran personalidad. Este diálogo entre lo clásico y lo moderno, entre lo institucional y lo personal que se establece gracias a la combinación de las tipografías busca representar a un teatro profundamente renovado en el que se mantiene la arquitectura exterior que tan bien conocen todos los donostiarras, guipuzcoanos y visitantes habituales pero con un interior dotado de nuevas prestaciones, consiguiendo un aprovechamiento moderno de un espacio clásico. Esta relación entre lo clásico y lo moderno se sigue acentuando en los elementos gráficos y de comunicación (cartelería, catálogos...) que configuran la imagen corporativa del Victoria Eugenia.
El teatro es gestionado por Donostia Kultura y del Ayuntamiento donostiarra, y por ello también se ha elegido un azul brillante (presente en la imagen de las instituciones mencionadas) para el nombre del teatro, lo que le da un cierto carácter institucional y, sobre todo, muy donostiarra. El pictograma y la palabra "antzokia" van en negro, aportando la sobriedad y el equilibrio que requiere un espacio multidisciplinar dedicado a la cultura de calidad y a la celebración de congresos o exposiciones.
Esta nueva imagen que proponemos para el Victoria Eugenia quiere comunicar el carácter innovador, actual y dinámico al que aspira este teatro. Un teatro para todos, con una programación cuidada, variada y abierto a todo tipo de público, sin excepción.
Ni que decir que éste es sólo el primer paso. La imagen de todo espacio -máxime si su uso es cultural- se hace andando: su programación, sus usos y -sobre todo- sus usuarios conformarán la imagen real del teatro. El objetivo de este primer paso es crear un logotipo que acompañe y realce esa imagen real en su andadura.






Konstituzio plaza, 1

tel. 943.48.11.50 faxa 943.48.11.89

20003 donostia • san sebastián




La base de datos está protegida por derechos de autor ©absta.info 2016
enviar mensaje

    Página principal