San telmo museoaren lagunek obra bat eman diote dohaintzan museoari, museoen nazioarteko eguna dela-eta (maiatzak 18)



Descargar 16,12 Kb.
Fecha de conversión24.09.2017
Tamaño16,12 Kb.
SAN TELMO MUSEOAREN LAGUNEK OBRA BAT EMAN DIOTE DOHAINTZAN MUSEOARI, MUSEOEN NAZIOARTEKO EGUNA DELA-ETA (MAIATZAK 18)

Aurten ere –Museoen Nazioarteko Eguna dela-eta– San Telmo Museoaren Lagunek obra bat oparitu diote museoari, museoaren bildumak handitzeko. Oraingo honetan, JAVIER BALDA BERASTEGUI (Iruñea, 1958) artistaren “Izenbururik gabe. 2007” obra da (oihal eta zur gaineko teknika mistoa, 180x140x15cm) eta Arte Ederretako bilduman sartuko da.


Javier artista nafarra da baina Donostian bizi da; beste euskal sortzaile askoren antzera (Eduardo Chillida, esaterako) arkitekturako ikasketak egiten hasi zen baina gero jarduera artistikoari ekin zion. Jarduera horrekin batera, erakusketak antolatzen eta komisario-lanetan ere aritzen da. Ibilbide luzea izan du eta hainbat sari eta aipamen jaso ditu, hala nola, 2010. urtean New Yorkeko Pollock-Krasner Foundation fundazioaren beka (bi emakumek sortutako beka da: Jackson Pollock-en alargunak eta artista abstraktu iparramerikarrak). Hainbat museotan aurki ditzakegu bere obrak (Artium-en, kasu), baita erakundeen bildumetan ere; ARCO erakusketaren hainbat ediziotan parte hartu izan du eta Euskadiko galeria eta areto garrantzitsuenetan jarri ditu erakusketak: Donostiako Altxerrin, Bilboko Windsor eta Rekalde aretoetan, edo Nafarroako Moisés Pérez Albénizen. Horretaz gain, San Telmo Museo honetan ere bakarkako erakusketa bat izan zuen 1994. urtean.
Bere obra arte abstraktuaren barruan sartzen da, eta espresionismoaren eta konstruktibismoaren artean mugitzen da. Gaur Museoari oparitu dioten pieza bere produkzioaren oso adierazgarria da. Zurezko lau ohol dira, oihalez estalita eta bi ohol beste bien gainean muntatuta daude “erliebe piktorikoa” sortzeko; hiru dimentsioko collage moduko bat da, eskulturaren erreferentziak dituela baina pinturaren planoa alde batera utzi gabe.
Piezak kromatismo oso ikusgarria du, eta kolore hotzak konbinatzen ditu artistaren hasierako etapan nagusi ziren zuri eta beltzekin. Kolore hotz horiek (sagar-berdea, ur-berdea eta turkesa-urdina) inpaktu bisual handia dute eta espresionismo abstraktuaren keinu-hizkuntzarekin aplikatuta daude. Konposizioa zerrenda horizontaletan antolatuta dago, eta espazioaren, euskarriaren eta kolorearen arteko erlazioa arakatzen du; Alemaniako Imi Noebel (1940) artistaren obraren oso antzeko planteamendua du eta informalisten –Soulages edo Rotko– sorkuntzak ekartzen dizkigu gogora.
Baldaren obrak oso pertsonalak eta berritzaileak dira, baina piezak bisualki erakargarria eta harmonikoa izan behar duelako usteari eusten dio beti, eta horman zintzilikatu behar dela uste du, behatu ahal izateko. Ez du instalazioa lantzen hasi nahi izan, postmoderno askok iragartzen zuten pinturaren “heriotza” ukatzen duten artistetako bat baita; izan ere, postmodernoek zioten pinturaren ordez beste adierazpide batzuk nagusituko zirela.

Montserrat Fornells. Doktorea Artearen Historian. San Telmo Museoaren Lagunak Elkarteko presidentea



LOS AMIGOS DE SAN TELMO DONAN UNA OBRA AL MUSEO CON MOTIVO DEL DIA INTERNACIONAL DE LOS MUSEOS (18 DE MAYO)

Un año más – con motivo del Día Internacional de los Museos - los Amigos de San Telmo regalan al centro una obra que incrementará sus colecciones. En este caso se trata de una pieza de JAVIER BALDA BERASTEGUI (Pamplona 1958)Sin título. 2007” (técnica mixta sobre lienzo y madera, de180x140x15cm.) que pasará a formar parte de la colección de Bellas Artes.
Javier es un artista navarro afincado en San Sebastián que como otros creadores vascos (caso de Eduardo Chillida) comenzó estudios de arquitectura para luego dedicarse a la práctica artística, actividad que combina con la organización y comisariado de exposiciones. En su dilatada trayectoria ha recibido diversos reconocimientos como en el año 2010 la Beca de la Pollock-Krasner Foundation, de Nueva York (creada por dos mujeres: la viuda del Jackson Pollock y la artista abstracta norteamericana). Tiene obra en varios museos (como el Artium) y en colecciones institucionales, ha tomado parte en diferentes ediciones de ARCO y expuesto en las galerías y salas más representantivas de Euskadi, como la donostiarra Altxerri, las bilbainas Windsor y Rekalde Aretoa, o la navarra Moisés Pérez Albéniz , además de haber realizado una muestra individual en este mismo Museo de San Telmo en 1994.
Su obra se enmarca dentro del arte abstracto y se mueve entre el expresionismo y el constructivismo. La pieza que hoy se dona al Museo es muy representativa de su producción. Se trata de una obra compuesta por cuatro tableros de madera recubiertos de lienzo y ensamblados sobreponiendo dos de ellos sobre los inferiores para crear un “relieve pictórico”, una especie de collage tridimensional de referencias escultóricas pero sin abandonar el plano pictórico.
El vistoso cromatismo de la pieza combina los blancos y negros predominantes en su etapa inicial con colores fríos de fuerte impacto visual (verde manzana , verde agua y azul turquesa) aplicados con el lenguaje gestual del expresionismo abstracto. La composición, organizada en franjas horizontales explora la relación entre el espacio, el soporte y el color, con un planteamiento cercano a la obra del artista alemán Imi Noebel (1940) y que nos retrotrae a las creaciones de algunos informalistas como Soulages o Rotko.
Balda tiene una obra muy personal e innovadora, pero manteniéndose dentro de la creencia de que la pieza ha de resultar visualmente atractiva y armónica, y ha de colgarse en la pared para ser contemplada. No se ha dejado tentar por el paso a la instalación porque forma parte de esos artistas que niegan la “muerte” de la pintura que muchos postmodernos pronosticaban, afirmando que sería sustituida por otras formas de expresión.
Montserrat Fornells. Doctora en Historia del Arte. Presidenta de los Amigos del Museo San Telmo




La base de datos está protegida por derechos de autor ©absta.info 2019
enviar mensaje

    Página principal