Dolores zinny juan maidagan. Prototipo arquitectónico de la instalación titulada Alarga la lengua, 2007 Dolores Zinny Juan Maidagan



Descargar 442,8 Kb.
Página3/3
Fecha de conversión13.09.2017
Tamaño442,8 Kb.
1   2   3

DOLORES ZINNY JUAN MAIDAGAN. Luzatu ezazu mihia instalazioko arkitektura prototipoa, 2007


Dolores Zinny Juan Maidagan




Kosta, erasoa, berbera




rekalde aretoa

2007ko otsailaren 8tik apirilaren 8ra




Kosta, erasoa, berbera izenburupean, Berlinen bizi diren Dolores Zinny (Rosario, 1968) eta Juan Maidagan (Rosario, 1957) artistek bereziki rekalde aretorako egindako instalazio berri bat aurkezten dute, diseinua, pintura, eskultura eta arkitekturaren arteko joko elkarkaria ezartzen duen lan sail batez osatuta.
Erakusketa, espazioan eraikin arkitektoniko batek eta interbentzio horretan inspiratutako marrazkiak, collageak, eskultura bat eta 2005ean egindako lan batek osatzen dute. Multzo honek mostraren kontzeptualizazio garaian zehar artistek garatutako lan prozesu anitzen berreskurapena eta isla biltzen ditu. Horren kasu zehatza da hasieran kartoi eta paperaz egindako maketa, geroko aretoko espazioan eraikin arkitektonikoaren diseinuaren itzulpen formala dena, edo irudi fotografiko batetik eskultura baterako trantsizioa, edo adierazle estetiko bereizi bezala forma apaingarri baten errepikapenaren kontsolidatzea.
Formatu batetik besterako, hizkuntza batetik besterako trantsizio edo itzulpen prozesu hauek dira erakusketa hau pizten duen jatorrizko ideietako bat. Izan ere, zentroko pieza, elkarri lotutako material iragankor (metakrilatoa eta egurra) mota birekin egindako sailetatik hasita garatzen da. Beraz, egitura apurtu bat da, beste batekin aurkitzeko hedatzen den korronte bat eta ondorio bezala behin eta berriro topo egiten dutenak. Erakusketaren izenburuak aditzera ematen duenez, Kosta, erasoa, berbera, rekalde aretoan Zinny eta Maidagan-en lana, itzulpen eta interpretazio estetikoko prozesu orotan adierazle eta adieraziaren arteko liskar semantiko saihestezina ereduz adierazten duen formula metaforiko bat bezala hedatzen da. Etengabeko mugimenduan dagoen sistema, zeinak artelanaren aurrean haustura fenomenologikoa iradokitzen duen eta erakustaretoa, bitarteko espazio bezala proposatzen deneko fikziozko eszenatokia bilakatzen den.
Zinny eta Maidagan-en lana erakusketa espazioan arkitektura interbentzio proposamenek bereziten dute. Interbentzio horietako batzuk formalismo post-minimalarekin, minimal tradizio estetikoari erreferentzia argiarekin egindako arkitektura moldaketa diskretu bezala ezartzen diren heinean. Beste batzuek, ordea, kokatzen direneko espazioaz gogoeta zuzena egiteko aurretiaz egindako maketa txikietako eszenatoki subjektiboak arkitektura eskalan birsortzen dituzte.
Soilki fisikoaz haraindi euren instalazioetan dimentsio poetikoa agertzen da, espazio bat, erakunde bat edo balore sistema bat interpretatzean konbentzionalismo mota guztiak erronkan jartzen dituzten fikzioak ekoizteko asmoarekin lirismo maila ezberdinak erabiltzean. Euren gogoeta espazialek fikzioa espazioaren espezifikotasunarekin nahasten dute, fantastikoa metafisikoarekin, eta literatura elementu bat sartzen dute, guzti hori, erakundearen kritika ortodoxoarekiko gogoeta alternatiboa sustatzeko nahiaz.
Dolores Zinny eta Juan Maidagan-en aurreko lanetako batzuek euren garapen artistikoa eta erakusketa espazioan narratiba poetikoak eratzeko euren interesa ulertzen laguntzen digute. Semantic Gap-en (2004), Lund Konsthall-entzat zuzenki egindako instalazioa eta eraikina eta Klas Anshelm bere arkitektoaren historiari buruzko ikerketan oinarrituta, erakusketa espazioa testu bat bailitzan interpretatzeko baliabide linguistikoetara jotzen zuten. 2003an, Such a Good Cover-en, Zinny/Maidagan-ek Berlineko DAAD galerian, barnealdean urrea zuen koloreetako tolesduradun gortina beix bat jarri zuten. Josturak espazio arkitektonikoari begira, handik kanpo kokatutakoarekin kontrajarrita (gortinek ezkutatu beharko luketen kanpoko espazioa), bisitaria errealitatean ez dagoen espazio inbertitu edo negatiboan kokatzen zen, antzokian bezala: gortinak ezkutatzen duenaren existentzia ukatu egiten du, ikusezina baita.
Erakusketarekin batera artistek diseinatutako katalogo bat izango da, Mónica Amor, Hyunjin Kim eta Leire Vergara-ren testuekin.
Artisten apunte biografikoak
Artista hauen lana jada oso ezaguna da Europa eta Ameriketan, beste herrialde batzuen artean Alemania, Suedia, Danimarka, Erresuma Batua, Mexiko, Estatu Batuak eta Argentinako museo eta galeria anitzetako euren erakusketek agertzen dutenez.
Euren oraintsuko bakarkako erakusketen artean nabarmenak dira I have no revelations, Sabine Knust Gallery, Munich, 2005; aipatutako Semantic Gap, Lund Konsthall-entzat ex profeso sortutako instalazioa, Lund, Suedia, 2004; Such a Good Cover, Bremengo Gesellschaft für aktuelle Kunst-en, Alemania, 2004, eta Berlineko DAAD galeria; Movement in Art, Stockholm-eko Moderna Museet-en, Suedia, 2000; Por donde saltó el león, Mexiko D.F.ko Rufino Tamayo Museoan, 2000; eta Öffside, New Yorkeko New Museum-en, 1999.

Parte hartu duten talde erakusketa ezberdinen artean besteak beste, Exile of the Imaginary, Vienako Generali Foundation-en, 2007; Deviation, Sevillako Bienalean, 2006; If it doesn’t exist, The Showroom-en, London, 2006; La estructura de la supervivencia / The Structure of Survival, Veneziako Bienaleko 50. edizioan, 2003; ForwArt - a choice, Bibliothèque Royale, Brusela, 2002; eta Exterior Enclosure, New Yorkeko Soho Square-n, 2001.



Erakusketaren inguruko ekintzak
Kosta, erasoa, berbera erakusketa dela eta, datorren asteartean, otsailaren 13an iluntzeko 19.00retan artistekin topaketa eta Mónica Amor Arte Garaikide irakaslearen eskutik hitzaldia ospatuko da. Horren ondoren, Leire Vergara erakusketaren komisarioak zuzendutako mahaingurua egongo da.

Dolores Zinny Juan Maidagan

Kosta, erasoa, berbera

rekalde aretoa

Recalde zumardia, 30

Bilbo 48009

http://www.salarekalde.bizkaia.net
Inaugurazioa: 2007ko otsailaren 8an, ostegunean, iluntzeko 20:00retan
Ordutegiak:

Asteartetatik larunbatetara: 11:00etatik – 14:00etara eta 17:00etatik – 20:30tara

Igande eta jaiegunetan: 11:00etatik – 14:00etara

Astelehenetan itxita



Debaldeko sarrera
Argibide gehiago behar izan ezkero, jar zaitezte kontaktuan:

Prentsa eta Komunikazioa

Tel. 94 406 87 07

Fax. 94 406 87 54



salarekalde@bizkaia.net


IÑAKI IMAZ
Del 8 de febrero al 8 de abril de 2007
Comisaria: Leire Vergara

La obra del artista vasco Iñaki Imaz es un claro ejemplo de cómo la práctica pictórica contemporánea establece —al igual que otros medios como la fotografía, el vídeo u otros modos de producción híbridos— fuertes vínculos con el contexto a partir del cual se produce la obra. La forma en la que la pintura de Imaz suscita una reflexión va más allá de la respuesta automática a unas condiciones físicas a las que supuestamente debe adaptarse, sino que antes al contrario desarrolla un comportamiento inverso. Éste consiste en la construcción de una situación determinada a partir de un simple cambio estructural o de cierta interrupción que le sirve como excusa para poder construir una experiencia abierta o para poder liberar su pintura de cualquier limitación preestablecida. Para ello el artista generalmente establece pautas o pequeñas reglas que se aplican, sobre todo, durante el proceso de producción. Este es el caso de trabajos anteriores, como por ejemplo Amor y pedagogía (Arteleku, 1990-2002), donde el artista presentaba una instalación que se generaba a partir de la re-exposición de dos cuadros realizados hacía entonces doce años y que se convertían en los desencadenantes de una nueva instalación.


Bajo el título de Lo Mío el artista presenta en el Gabinete Abstracto un nuevo conjunto de trabajos que abren varías líneas interpretativas a la vez y que se agrupan en el espacio expositivo a partir de la propuesta de una nueva regla, esta vez imponiéndose a sí mismos obstáculos dentro de su propia cotidianidad. La instalación se construye así a partir de varios elementos personales del artista que más allá de aportar información sobre él, nos hace enfrentarnos a cierto desasosiego. Estos objetos se convierten igualmente en rotundos guiños a algunas vivencias personales y crean la estructura a partir de la cual se desarrollan varios sistemas conceptuales agrupados bajo los subtítulos de cerdo-jabalí y El que manda aquí.

Esta serie vincula igualmente de manera mental dos contextos paralelos. Por un lado, el Gabinete Abstracto en la sala rekalde y, por otro, el espacio educativo de la Facultad de Bellas Artes de la Universidad del País Vasco. Iñaki Imaz ejerce como profesor dentro del Departamento de Pintura de dicha facultad desde hace quince años, y con motivo de esta exposición realizará una serie de actividades paralelas que se desarrollarán dentro de un formato de taller-seminario abierto a la participación de artistas jóvenes.




Iñaki Imaz

Del 8 de febrero al 8 de abril de 2007
Inauguración: jueves 8 de febrero, a las 20.00h
sala rekalde

El Gabinete Abstracto

Alda. de Recalde, 30

Bilbao 48009


Horarios:

Martes a sábados: 11.00h–14.00h y 17.00h–20.30h

Domingos y festivos: 11.00h–14.00h

Lunes cerrado


Entrada gratuita




Para más información, pueden ponerse en contacto con:

Prensa y Comunicación

Tel. 94 406 8707

Fax. 94 406 87 54



salarekalde@bizkaia.net


IÑAKI IMAZ
2007ko otsailaren 8tik apirilaren 8ra
Komisarioa: Leire Vergara

Iñaki Imaz euskal artistaren lana egungo pintura praktika —argazkigintza, bideoa edo beste ekoizpen medio hibridoak bezala— lana sortzen deneko testuinguruarekin lotura sendoak ezartzen dituelako adibide argi bat da. Imazen pinturak gogoeta sustatzen duen modua, egoera fisikoekiko bere moldaketaren erantzun automatikoa denetik haraindi doa, izan ere, kontrako jarrera garatzen baitu. Egitura aldaketa sinple batetik edo nolabaiteko etenalditik esperientzia irekia sortzeko zein bere pintura aurrezarritako edozein mugetatik askatzeko aitzakia sortzean datza. Horretarako artistak batez ere ekoizpen prozesuan zehar aplikatzen diren jarraibide edo arau txikiak ezartzen ditu sarritan. Hau da aurreko lan batzuetako kasua, adibidez Maitasuna eta pedagogia (Arteleku, 1990-2002), bertan artistak urte bi lehenago egindako koadro bi berrerakutsi zituen, handik garatu zuen instalazio berri bat aurkeztuz.


Lo mío izenburupean artistak Kabinete Abstraktuan aldi berean interpretazio ildo berri anitzak zabaltzen dituen eta erakustokian arau berri baten proposamenak batzen dituen lan multzo berri bat aurkezten du, oraingoan bere egunerokotasunean oztopoak ezarriz. Hontara instalazioa artistaz informazioa emateaz gain, nolabaiteko deserosotasunari aurre egin arazten duten elementu pertsonal anitzetatik sortzen da. Objektuok bizipen pertsonal batzuen keinu biribilak bilakatzen dira eta txerria-basurdea eta Hemen agintzen duena azpitituluetan elkartutako kontzeptu sistema anitzak garatzen direneko egitura sortzen dute.
Sail honek era mentalean ere lotzen ditu testuinguru paralelo bi. Alde batetik, rekalde aretoko Kabinete Abstraktua eta, bestetik, Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako Fakultateko hezkuntza espazioa. Iñaki Imaz fakultateko Pintura Saileko irakaslea da duela hamabost urte, eta erakusketa hau dela eta artista gazteen partaidetzarako tailer-mintegi formatuarekin garatuko diren ekintza paralelo sail bat egingo du.

IÑAKI IMAZ

2007ko otsailaren 8tik apirilaren 8ra
Inaugurazioa: otsailaren 8an, ostegunean, iluntzeko 20:00retan

rekalde aretoa

Kabinete Abstraktua

Rekalde zumardia, 30

48009 Bilbao



www.salarekalde.bizkaia.net
Ordutegiak:

Asteartetatik larunbatetara: 11:00etatik – 14:00etara eta 17:00etatik – 20:30tara

Igande eta jaiegunetan: 11:00etatik – 14:00etara

Astelehenetan itxita



Debaldeko sarrera

Argibide gehiago behar izan ezkero, jar zaitezte kontaktuan:

Prentsa eta Komunikazioa

Tel. 94 406 87 07

Fax. 94 406 87 54



salarekalde@bizkaia.net



1   2   3


La base de datos está protegida por derechos de autor ©absta.info 2016
enviar mensaje

    Página principal